XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testuinguru honetan ohizko marketing eta consumer behavioreko literatura daukagu begien aurrean, adibidez P. Kotler (1967), F. Hansen (1972), F. M. Nicosia (1966), P. E. Lee (1965), Engel, Kollat og Blackwell (1973), J. A. Howard, J. N. og Sheth (1969), Walters og Paul (1970), C. G. Walters (1974) og Robertson, S. Th. (1970).

2. Merkatuaren egoerarekin zerikusia duten egiturazko arazoek, normalean ez dute zerikusirik bizitza laboralean edota sektore publikoan ematen diren gertaera isolatuekin.

Ukitzen dituzten gaiak kontsumitzaileek eta produzitzaileek modu ezberdinez ikusten dituztenak dira gehienbat.

Adibidez, aipa genezake trust.en sorrera askotan kontsumitzaileek behar duten informazioa edo nahi dituzten produktuak ez lortzeko arrazoia dela, eta ez hori bakarrik, hornitzaileek onarterazi egingo dizkieten produktu eta informazioak hartzeko arrazoia baizik.

Konkurrentziarik ez egoteak merkatu heterogenoetan, askotan monopolio moduko prezioak suposatzen ditu, eta honek produkzio-sistemarako sarrera berrien etorrera dakar, artikuluen produkzioak justifikatuko lituzkeen sarrerak baino handiagoak.

Merkatu askotan ematen diren kontzentrazio-joerak errealismoa berretsi egiten dute, kontsumitzaileen premiak hornitzaileen marketing-aren ondorio bezala kontsideratuz kontsumitzaileen berezitasunen ondorio baino gehiago.

Kontsumitzaileei, premiak epe motzera asetzeko markoa onartzeko arazoa sortzen zaie orduan.

Oligopolioaren pean salmentak jasaten duen beheranzko kurbak zera ekar dezake, hornitzaileek gestuak jaitsi nahian elkarren artean lehiatzea, eta honen ondorioz kontsumitzaileek lehengo diru beraren truke ez dute zerbitzu bera jasoko.

Masen komunikabideak agertzen dira orain informazio-iturri nagusi bezala, komunikazio pertsonalaren ordez, eta honek kontsumitzaileentzat konkurrentzi parametro berriak eta gastuen aldaketa bat suposatu du, gaur egun beren kasa bilatu eta interpretatu behar bait dute premiazko informazioa.

Adibideek frogatzen dutenez, prezioen eta konkurrentziaren arauketa eraginkor batek kontsumitzaileen ikuspegitik guztiz desiragarria dena, bestalde ezin dezake beren arazo guztien soluzioa eskaini.

3. Egiturazko arazo horiek gizarte-marko osoa ukitzen dute, eta kontsumitzaileek beren erabakiak marko honen barruan hartzen dituzte.

Horregatik esan daiteke merkatuaren egoerei dagozkien arazoak baino orokorragoak direla oraindik ere, eta horretaz baita konplexuagoak eta ikusten zailagoak ere.

Adibidez, aipa daiteke kontsumitzaileek era egoki baten informazioa jasotzeko duten zailtasuna, eta hori ez da ezjakinak direlako, ezta heziketa gutxi edo diru-sarrera bauak dituztelako ere, ezta behar adinako informaziorik ematen ez duten establezimenduetan erosten dutelako edota aipatu merkatuaren konkurrentzia eraginkorra ez delako, baizik ez delako eskatzen hornitzaileengandik saltzaileen informazio-iturrietan egiten diren baieztapenen egitasuna froga dezaten.